2021eko apirilaren 26tik 30era
Zer da Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpaina?
GKEek, hezkuntza-arloko sindikatuek, ikastetxeek eta askotariko gizarte-mugimenduek osatutako nazioarteko koalizioa gara, eta aldarrikapen argi batekin mobilizatzen gara: oso-osorik bete daitezela estatuek sinatutako nazioarteko konpromisoak, munduko pertsona guztiek kalitatezko hezkuntza eskuragarri izan dezaten.
Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpaina (HMK) 2000. urtean sortu zen, helburutzat hartuta, batetik, herritarrak hezkuntza-eskubidearen bozeramaile eta ekintzaile gisa sentsibilizatzea eta mobilizatzea, eta bestetik, ordezkari politikoengan eragitea, hezkuntza-eskubidearekiko konpromisoak bete ditzaten.
Gure manifestu politikoa ezagutu nahi duzu?
Zer da HAMA?
Astebetez, hezkuntza-eskubidea bermatzearen alde lan egiten dugun 124 herrialde baino gehiago mobilizatu egiten gara, hezkuntza-komunitatearen, komunikabideen, gizarte osoaren eta, bereziki, ordezkari politikoen arreta geureganatzeko, mundu osoan kalitatezko hezkuntza izateko eskubidea benetakoa eta eraginkorra izan dadin eta, hala, 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako 4. helburua bete dadin: Hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea.
Aurten, #HAMA2021 ekintza-astean, “Mila milioi ahots” goiburupean jorratuko dugu zer-nolako eragina duen COVID-19aren pandemiak mila milioi pertsonaren baino gehiagoren hezkuntzan, bai eta nola ari den larriagotzen munduan pandemiaren eraginez hezkuntzaren finantzaketaren krisia.





#MilaMilioiAhots
Pandemiaren unerik latzenean (2020ko martxoaren amaiera eta apirilaren erdialdea bitartean), hezkuntza-zentroak itxi izanak ikasleen % 90engan izan zuen eragina, eta 1.500 milioi haur eta gazteren hezkuntza-eskubidea kaltetu zuen.
Mila milioi ikasle baino gehiago, mila milioi ahots entzuna izatea merezi duen historia batekin, eta material hauen bidez ikusgarri egin nahi ditugunak.
Unitate Didaktikoak
Zenbait material didaktiko jarri ditugu ikastetxeen eskura, hezkuntza-eskubidea eta haren finantzaketa egokia bermatzearen garrantziaz sentsibilizatu eta kontzientziatu daitezen hezkuntza-komunitateak. Aurten, emozioen gaian oinarrituta landuko dugu.
Mobilizazio-jarduera
#MilaMilioiAhots kanpainak ekintza global baten bidez mobilizatzera animatzen gaitu, inoizko hezkuntza-krisi premiazkoenari aurre egiteko. Espainian, aukera ona da hezkuntza-komunitateak eta herritarrek bat egin dezaten eta hezkuntzaren finantzaketa egokia aldarrika dezaten.
Unitate didaktikoan aurkeztutako proposamen hezigarriak ikasgelan edo bestelako hezkuntza-eremu ez-formaletan landu ondoren egingo da mobilizazio-jarduera.


