2022ko apirilaren 25tik 30era

Hezkuntzaren Aldeko Mundu mailako Ekintza Astea
Parte hartu ezazu Hezkuntzaren Aldeko Mundu mailako Ekintza Astean!
#MilaMilioiAhots

#MilaMilioiAhots

#MilaMilioiAhots

Pandemiak agerian utzi du irakasleek gizartean duten balio ordezkaezina, baina baita pairatzen dituzten lan-baldintza zailak ere. Irakasleak, emakumeen gehiengo zabalarekin, lehen lerroan egon dira eskolak itxita zeudenean ikaskuntzaren jarraipena bermatzeko eta ikasleei laguntza sozioemozionala emateko, batez ere zaurgarritasun egoeran dauden ikasleei.

Lan-gainkarga, pilatutako estresa, egoera psikologikoa edo irakasleei laguntzarik ez ematea dira motibazio falta handia, gaixotasunagatiko bajak, absentismoa eta lan-errendimendu baxua eragin dezaketen arrazoietako batzuk. Funtsezkoa da irakasleen osasun mentala zaintzea, horrek ikasleen ongizate emozionala eta konpromisoa iragartzen baititu, eta hezkuntza-kalitate bihurtzen baita.

Aurten Irakasleen alde altxatzen dugu ahotsa!

SarreraPodcastManifestuaPosizionamendu politikoa

Iruñean jardun, 2021

Tutera jardun, 2021

Unitate Didaktikoak 2022

Zenbait material didaktiko jarri ditugu ikastetxeen eskura, hezkuntza-eskubidea eta haren finantzaketa egokia bermatzearen garrantziaz sentsibilizatu eta kontzientziatu daitezen hezkuntza-komunitateak. Aurten, emozioen gaian oinarrituta landuko dugu.

Unitate Didaktikoak 2021

Kazetariak egun batez

Irakasleen ahotsak

Ikasturte honetan, irakaskuntzan jarri nahi dugu arreta, eta guztiontzako kalitatezko hezkuntzarako eskubidea betetzeko duen paperaren garrantzia aldarrikatu. Irakasleak dira ikaskuntza-prozesuaren ardatz nagusi eta ordezkaezina.

Haien ahotsak, motibazioak eta erronkak entzun nahi ditugu, garai hau nolakoa izan den beraientzat, pandemia eragin duen larrialdi-testuinguruan irakatsiz irakaskuntza.

Haurrek eta nerabeek beren irakasleen lanari balioa eman diezaioten nahi dugu, eta modu aktiboan parte har dezaten, beren estatusa, beharrak eta bete duten aparteko eginkizuna aldarrikatuz, ez bakarrik azken hilabeteetan, baizik eta begirada zabalagoa emanez guztiontzako kalitatezko hezkuntzarako eskubidea egia bihurtzeko funtsezko rolean.

Horretarako, HAMA 2022ren Unitate Didaktikoen proposamenarekin bat etorriz, dinamika osagarri bat garatu dugu, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara eta DBH osora bideratua, ikasleek beren irakasleei buruzko datu garrantzitsuak bertatik bertara ezagut ditzaten eta irakasleei egindako elkarrizketen bidez egiten duten lan garrantzitsua agerian gera dadin. Irakurri gehiago eta aurkitu deskribapena esteka honekin esteka honetan.

Kazetariak egun batezTxantiloiak

Apirilaren 29an, ostirala, sareetako ekintzarekin bat egitera animatzen zaituztegu, hau da, tweet batean edo Instagrameko istorio batean zuen bizitzan zehar arrastoa utzi dizuen irakasleren batek transmititutako ikaskuntza partekatzera. Partekatu
#ErakutsiZidan traolarekin. Informazio gehiago aurkituko duzue kanpainaren sare sozialetan apirilaren 4tik aurrera.

#ErakutsiZidan

Mugi zaitez eta alta ahotsa

#MilaMilioiAhots-ek ekintza global baten bidez mobilizaziora animatzen du, garai guztietako hezkuntza-krisirik premiazkoenari aurre egiteko. Espainian, hezkuntza-komunitateak eta herritarrek bat egiteko eta hezkuntzaren finantzaketa egokia aldarrikatzeko aukera bat da.

Jarduera ikasgelan edo beste hezkuntza-espazio ez-formal batzuetan unitate didaktikoan aurkeztutako hezkuntza-proposamenak landu ondoren egiteko pentsatuta dago.

Manifiestua

Zer da HAMA?

Aste horretan, hezkuntzarako eskubidea bermatzearen alde lan egiten dugun 124 herrialde baino gehiago mobilizatu ginen munduan guztiontzako kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea beharrezkoa dela, hezkuntza-komunitateari, komunikabideei, gizarteari oro har eta, bereziki, ordezkari politikoei ohartarazteko 2030Agendako 4. GIHaren barruan: Hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea. Aurten, “Mila milioi ahots” lelopean, #HAMA2022 ekimenak irakasleek krisi garai hauetan dute funtsezko eginkizunari helduko dio.
Aurten komunikabideen bidez lan egingo dugu irakasleen alde ahotsa altxatzeko.

Zer da Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpaina?

GKEek, hezkuntza-arloko sindikatuek, ikastetxeek eta askotariko gizarte-mugimenduek osatutako nazioarteko koalizioa gara, eta aldarrikapen argi batekin mobilizatzen gara: oso-osorik bete daitezela estatuek sinatutako nazioarteko konpromisoak, munduko pertsona guztiek kalitatezko hezkuntza eskuragarri izan dezaten.

Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpaina (HMK) 2000. urtean sortu zen, helburutzat hartuta, batetik, herritarrak hezkuntza-eskubidearen bozeramaile eta ekintzaile gisa sentsibilizatzea eta mobilizatzea, eta bestetik, ordezkari politikoengan eragitea, hezkuntza-eskubidearekiko konpromisoak bete ditzaten.

Gure manifestu politikoa ezagutu nahi duzu?

Irudia Entreculturas-ena da